Mostrando entradas con la etiqueta IDAZLANA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta IDAZLANA. Mostrar todas las entradas

miércoles, 22 de marzo de 2017

16 Urte, nerabezaroa

Nerabezaroa haurtzaroaren eta heldutasunaren arteko trantsizio etapa da, hau da, gure burua helduen rolak onartzeko gu prestatzea. Bai, nerabezaroan gaude. 16 urte bete ditugu eta aldaketa ugari gertatzen zaizkigu. Baina, zeintzuk dira aldaketa hauek?

 Lehenengoa, aldaketa fisikoak: Hazkundea izugarri bizkortzen da eta gorputzaren itxura aldatu egiten da. Bigarrena, aldaketa psikologikoak: Nerabeek beraien lekua hartu behar dute munduan. Eta azkena, aldaketa sozialak: Gizarteak eragin handia du.

 Hori dela eta, nerabezaroa garai nahasia da guretzat. Gurasoekin harremanak txarrera egiten dute, asko haserretzen gara guraso eta anai-arrebekin, etxean dauden arauak kritikatzen ditugu, gurasoei faltak aurkitzen dizkiegu eta beraiek esaten dute gurekin bizitzea oso zaila dela.

 Baina aurrera egin behar dugu, bakoitzak bere nerabezaroa pasa behar du, mundua deskubritu, guretzat garrantzitsua den ala ez, guk erabaki, amets egin. Ez du gure gurasoen nerabezaroarekin zerikusirik edukiko eta ulertu egin beharko dute, beste garai batzuk izango dela, gureak.